Albisteak

 

Lau urtetik hamalau urterarteko umeentzat Udal honek antolatzen duen “HERRIKO UDALEKUAK” izeneko kanpainarako kontratatuak izan nahi duten lagunei jakinarazten zaie maiatzaren 31ra arte egongo dela zabalik inskripzio epea, curriculuma eta programa aurkeztu beharko dela.

Monitore kopurua, umeen inskripzio kopuruaren arabera izango da hamar ikasle inguruko monitore bat beharko delarik.

Jarduera ordutegia uztailean zehar 9:30etatik 13:30etara eta astelehenetik ostiralera izango da.

"Udalekuak 2011" oinarriak