Albisteak

 

Jasotako eskaera ugariak direla-eta, Busturiko Udalak erabaki du 2011ko Herriko Udalekuen jarduera zabaltzea herrian erroldatuta ez dauden 4 eta 14 urte bitarteko umeei.

Hori dela-eta, izena emateko epe berria ireki da 2011ko ekainaren 17ra arte.

Izen-ematea Busturiko Kultur Etxean egingo da eta kuota ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da (140 € umeko).