Albisteak

Kartela 

Egitaraua:

Irteera: abenduaren 8an 9:00etan.

Avilara 13:00ean helduko gara (geldialdi bat eginda). Bazkaria hotelean eta nork bere gisa gozatzeko astia.

Abenduaren 9an harresia eta Katedrala bisitatuko ditugu gida batekin. Arratsaldea eta gaua nork bere gisa gozatzeko. Afaria hotelean.

Zapatua, abenduak 10: Bisita gidatua ibilbide Teresarrean zehar, Mistikaren Interpretazio Zentroan bukatuta. Arratsaldea nork bere gisa gozatzeko. Afaria hotelean.

Igandea, abenduak 11: Busturiara itzultzeko irteera 16:00etan.

Autobusean 55 plaza daude bakarrik.

Prezioa: erroldatuentzat: 175 €- ez erroldatuak 185 €

Izena emateko Udalaren kontuan dirua sartu eta ordainagiria Liburutegira ekarri azaroak 23 baino lehen.

 Informazio gehiago