Albisteak

 
Aurtengo gripearen aurkako txertaketa-kanpainari buruz auzotarren artean dagozan zalantzak dirala eta, Osakidetzako arduradunei kontsulta egin ondoren, honako hau jakinarazten da:
  1. Txertoa hartu behar daben pertsonek EZ DABE EZER EGIN BEHAR, Osakidetzatik telefonoz deituko deutselako.
  2. Dei horretan, txertoa jartzeko EGUNA ETA ORDUA emongo jake.
  3. Txertaketa BUSTURIKO MEDIKU-KONTSULTATEGIAN egingo da.
  4. Txertoa hartu gura daben eta 65 urtetik gorakoak ez diran edo arrisku-taldeetakoak ez diran pertsonek telefonoz deitu behar izango dabe AZAROAREN 2tik aurrera 946035810 zenbakira.