Albisteak

 

Udal jabetzako etxebizitza sozialen alokairu erregimenari buruzko Araudiaren 8. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, Busturiko Udalak erabaki du San Bartolome auzoko 10. zenbakiko etxebizitza (Larrazabaleko Basetxea) esleitzeko prozedurari ekitea.

Interesatuek eskaerak aurkeztu ditzakete hilabeteko epean maiatzaren 26tik aurrera. Iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2011/05/25an.

Eskaerak Busturiko Udaletxeko bulegoetan aurkeztuko dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 2:00ak arte, eta aipatu Araudiaren 1. Eranskinean jasotako eredu ofizialean aurkeztuko dira, beti ere kasu bakoitzean eskatutako dokumentazioarekin batera, diru-sarrerei buruzkoa izan ezik, hori gerora eskatuko baita.

 Iragarkia ikusi