Albisteak

 

 Busturia, 2011ko apirilaren 12a.

Busturiako Udalak BUSTURIKO 2011ko JAIAK iragartzen dituen kartela aukeratzeko lehiaketa baterako deia egiten du, hurrengo oinarrien arabera

OINARRIAK

1. Autore bakoitzak gehien bi lan aurkeztu ahal izango ditu
2. Gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak aukerakoak izango dira; DIN A2 formatuan aurkeztu beharko dira,euskarri zurrunean eta lelopean:

Busturiko jaiak 2011
San Kristobal, uztailak 8, 9, 10
Santiago eta Santa Ana, uztailak  23, 24, 25, 26, 27
Paresi, abuztuak  4, 5, 6
Itsasoko Ama Birjinaren jaia, abuztuak  13, 14
San Bartolome, abuztuak 23, 24
Mikel Deunaren jaia, irailak 25

  • 3.  Aurkezpen-epea: maiatzaren 30eko 20:00etaraino
    4.  Entregatzeko lekua: Busturiako Kultura etxea (Altamira auzunea, 40, Busturia), hurrengo ordutegian: 9:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:00etara
    5.  Informazio telefonoa: 94 6171004.
    6.  Identifikazioa: Lanak aurkeztuko dira lema batekin eta autorearen sinadurarik barik. Estalki itxian eta lema bera ipinita autorea identifikatzeko datuak, curriculum labur bat, telefono zenbakia eta NAN sartu beharko dira.
    7. Saria: Lehiaketaren irabazleak 300 € hartuko ditu
    8. Lehiaketa sari gabe gera daiteke, baldin aurkeztutako kartelek behar besteko kalitate teknikorik ez badute, eta, kasu horretan Epaimahaikoek beste artista bati agin diezaioke.
    9. Lan irabazlea: Kartelaren burutzapen teknikoak tonalitateen aldaketaren bat beharko balu hobeto inprimatzeko, Epaimahaikoek ezarri ahal izango dute aldakuntza hori, aldez aurretik autorearekin kontsultatuta eta bere lankidetzarekin. Lan irabazlea ordenagailuarekin eginda balego, autoreak kartelaren euskarri informatikoa (CD) erraztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).
    10. Epaimahaikoak: Busturiako Udalak eta Jai Batzordeak izendatuko ditu.
         Epaimahaiaren epaitza apelaezina izango da.
    11. Epaimahaikoen eskumenak: Epaimahaikoek deskalifikatu ahal izango dituzte, hautaketa prozesuaren edozein unetan, hurrengo zertzeladetariko bat agertzen den lan guztiak:
     Zalantzazko autoretza dutenak,
     Pertsonen duintasunaren kontra doazenak
    Beste lan batzuen plagioa dela uste direnak, edo plagiotzat hartu ezin badira ere, imitazioa direnak, beste lan batzuetan inspiraturik daudenak edo horiekin halako eran bat datozenak non epaimahaikoek zertzelada horiek ezagutu ondoren, orijinaltasunaren meriturik ez dutela erabakitzeko motiboak ikusten badituzte.
    12. Kartel irabazlea Busturiako Udalaren jabetza izatera pasatuko da; gainera, uste izango da autoreak kartel hori ustiatzeko eskubideak ere lagatzen dituela erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoen modalitateetan; eta hori guztia bakarreko izaeraz eta Udalaren alde.
    19. Aurkeztutako lanak jendeari erakutsi ahal izango zaizkio, eta Epaimahaikoek eurentzat gordetzen dute leku arrazoiengatik Udalaren Jai Batzordeak garaiz seinalatzen duen aretoan euren ustez kalitate artistikoagatik erakusketan agertzea merezi dutenak aukeratzeko ahalmena. Udalak sari gabeko lanak publikoan erakusteko eta hedatzeko eskubidea izango du 6 kartel finalistak hautatzen direnetik 2011ko uztailaren 30eraino, eta doako eta bakarreko izaerako eskubide-lagapentzat ulertuko dira lanen erakusketa amaitu arte.
    20. Lehiaketara aurkeztu eta sarituak izan ez diren orijinalak utzi ziren Busturiako Kultura Etxean hartu ahal izango dira 2011ko ekainaren 15eraino, 9:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:00etarako ordutegian. Data hori iraganda, Udalak askatasun osoz erabili ahal izango ditu eraman ez direnak. Ekarritako materialek garraio, manipulazio, gordeketa edo antzekoren baten ondorioz jasan ditzaketen kalteen erantzule Udala ez da egiten
    21.  Lehiaketa honetan parte hartzeak esan gura du Oinarriak oso-osorik onartzen direla
  • BUSTURIKO UDALA.
    BUSTURIKO KULTUR ETXEA Altamira Auzunea  40  ( 48350 BUSTURIA )