Albisteak

Artzain Txakurra erakusketa 

Uztailaren 16an Axpe-Busturian ospatuko da Euskal Artzain Txakurraren 18. erakusketa monografikoa, eta Urdaibaiko XI. Azoka ekologikoa.

Uztaileko larunbat batean urtero ospatzen da Euskal Artzain Txakurraren erakusketa monografikoa Ispillueta zelaian. Euskal Artzain Txakurra Euskal Herriko artzain-txakur arraza bakarra da eta Neolitotik gaur egun arte euskal artzainen ezinbesteko tresna eta laguna izan da. Artzainen adiskide honen erakusketak hiru ataletan antolatzen dira: Txakur-Arrazen Erregistroa (RRC), Txakurren Gaitasun Agiria (CAC) eta Euskal Herriko Txapelketa.

Erakusketan inskribatzeko azken eguna: Ekainak 30, Busturiko Udaletxean

 Inskripzio-orria 

 Euskal Artzain Txakurraren 18. erakusketa monografikoaren kartela

Azoka Ekologikoa

Axpe auzoan ospatuko da baita ere Urdaibaiko XI. Azoka Ekologikoa.

Azoka honetan, gure lurreko produktuak, ardoak eta ukenduak, besteak beste ikus daitezke.

Egun honetarako, B.B.K-ren, eurek daukaten stand-nak dohainik prestatuz, Lurreko Nekazari Azoka Elkartearen eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba Patronatoaren laguntzaz baliatzen gara..

  Urdaibaiko XI. Azoka Ekologikoaren kartela.