Sorbituaga-Arriatarako monolitoa

Sorbituaga-Arriatarako monolitoa

Sorbituaga-Arriatara monolitoa Añetu (367 m) mendiaren Hego magalean kokatzen da, Arriatara eta Sorbituaga baserrien arteko ordeka batean. Zutik dagoen hareharrizko bloke handi bat da eta bere neurriak hauexek dira: 2,12 m-ko altuera, 0,92 m-ko zabalera eta 0,25 m-ko gehienezko lodiera. Goiko aldean eta albo banatan oso hozka bitxi batzuk ditu.

Zenbait hipotesi gorabehera, ingurune arkeologiko zehatzik ez duenez, oraingoz, ezin izan zaio Urdaibaiko Kultur Ondarearen piza esanguratsu honi kronologia eta esanahi argirik aurkitu.

Sorbituaga-Arriatara monolitoa Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeko Legean (1989/5 LEGEA, uztailaren 5ekoa) babes berezia duen eremutzat jotzen da (interes arkeologikoa duen eremutzat).

Pareko Landako Aztarnategia

1993. urtean oihanbide baten zebalpena zela-eta, aurkitutako
gainazaleko aztarnategia. Pareko Landa izeneko lepoan dago (Busturia-
Bermeo), Sollube Txikerrako eta Tribis Buruko aztarnategien artean, itsas
mailatik gora 526 m-ra. Aztarnategiaren azalean harrizko tresneria lagin
interesgarria jaso genuen, teknologia aldetik multzo koherentea osatzen zuena
eta Mesolitos-Lehen Neolitos aroetan koka genezakeena.

6 metro karratuko gainazala miatu genuen, eta metro karratu oineko
unitateetan induskatu genuen, kartesiar koordinatuen sistemaren arabera
betiere (G. Laplace, 1971), 5 zm. lodiko erdi tailetan altxa genuen depositua,
arkeologia materialen eta egituren gaineko hirudimentsiozko kontrolpean.

Behetik iragazi genuen ateratako lur guztia eta laginak bildu genituen datazio
erradiokarbonometrikoak, azterketa paleobotanikoak eta sedimentuen gaineko
azterketak egin ahal izateko. Lurraldearen izaera litologikoak, garratza oso,
fauna hondakinen erabateko gabezia eragin du eta, agian ere, zeramikaz
eginiko materialena.

Jarduera honek haize zabaleko okupazio bat dokumentatzeko bidea
esquían zigun, hegoalderako norabidea duen hare-harrizko estratu lerro baten
azpian. Bi arkeologia maila emakorrek osaturiko estratigrafia zehaztu ahal izan
genuen, ziur asko Epipaleolitos arotik Mesolitos Lehen Eneolitos arora arteko
transizioaren isla direnak.

1.- Habk maila: gainaldeko geruza, 10/15 zm lodi, kolore iluneko hareak,
klasto ugari barne, osatua. Harrizko tresnak eta hondakin
paleobotanikoak.

2.- Hamb: 20-25 zm lodi, kolore marroiko hareazko sedimentu geruza,
blokeak barne. Harrizko tresnak eta hondakin paleobotanikoa.

Indusketa jardueran zehar horizontalean egokituriko hiru estratigrafia
unitate zehaztu genituen (Habh1, Habh2 eta Habh3), eta hasiera batean Habk
mailako bizitegiari zegozkiola uste genuen, baina lehen azterketak egin
ondoren, aipatutako historiaurreko aztarnategian ziur asko historia garaian
eginiko barneratzeen edo tartekatzeen ondorio dira.

 

Iturria: Juan Carlos López Quintana