Komunikatzeko bideak

XVIII. mendearen erdian, Busturiko biztanleek lauzpabost bide nagusi zituen harremanetan jartzeko, baita bigarren mailako beste bide batzuk " servidumbre y sacramentales" izenekoak (zortasun eta sakramentu bideak).

Komunikabide nagusia errege-bidea zen, horren gainean egin zen gaur egungo Gernika-Bermeo errepidea. Busturia mutur batetik bestera zeharkatzen duena. Ekonomiaren garapenerako beste komunikabide garrantzitsu bat "bide zuzena" izenekoa zen. Bide hori Sukarrietatik Arrizuriagako bidegurutzeraino joaten zen.

Bide nagusi bi horrekin batera, bazen beste bat. Hori ere "servidumbre y sacramental" zen, baina baita herri-bidea ere, guztiek erabiltzeko bidea. Segur aski, Pareziko, Altamirako eta San Bartolomeko auzokoek bide hori hartuko zuten eleizara eta Udaletxera joateko.

Bazen beste bide bat, eta horrek garrantzi bizia zeukan nekazaritza eta abeltzaintzareko, eta batez ere, Alarbin olaren burdina-salmentarako.

Herri-bide horreekin batera, bazeuden bide jabedunen sare zabal bat baserriak alkarrekin lotzeko. Horree, "servidumbre y sacramentales" esaten zitzaien.

 

  • Ibilbideak
  •