Busturiko San Mames zeramika-lantegia

Busturiako zeramika

XIX. mendearen erdialdean Busturian egon zen fabrikarik garrantzitsuena San Mameseko toska-lantegia izan zen. Busturialdean lehengaiona eta dirua zegoenez, zeramika fineko lantegi hori sortu ahal izan zuten.

Gaspar de Bulucua jaunak sortu zuen 1842an, eta, geroago, suhia, Jose Eusebio de Chirapozu, ere alkartu zen. Uriartetarrak Busturiko Errotabarria eta Horrez gainera, lantegia sortu zuen taldeak Oñarte errotea ere erabili zuten. Errota hori Gaspar de Bulucua jaunaren aitak altxatu zuen 1800 urtean.


Fabrika sortzeko behar zen dirua hainbat alderditatik etorri zen. Chirapozu anaiek ipinitakoaren zati handi bat, euren aitak eta senide batek -Jose de Apraiz y Arrospide jaunak-, batu zuten Mexikon zilarrezko meategietan eta administrazio-karguetan. Bestalde, Gaspar de Bulucua jauna medikua izan zen hainbat urtetan eta Andres de Uriarteren familiak honek etxeak zituen: Errotabarria, Txarapiola, Zurbituaga, Agirre-nagusia, Basagoiti eta "Casa-tejera".


Kapitalista hauek Frantziako teknikari bat, Margaine eta gero M. Decan, kontratatu zuten lantegiko zuzendaritza teknikoaz arduratzeko, honek berba eman zuen Paristik ekartzeko portzelana egiteko zeukan tresneria.


Azkenean, 1862an lantegia, itxi egin behar izan zuten. Alde batetik, enpresak ez zuelako arrakastarik izan eta beste aldetik, lan-arazoak eta zuzendaritzan ere arazoak egon ziren. 

 

PIEZA BATZUEN ARGAZKIAK (PDF 1,82MB)