Errege Bidea

errege bidearen mapaForuen zin egiteko bidearen hiru tramuk diraute oraindik ikusteko moduan Busturian.Tramuok Madariagako Dorretxea, Etxebarri eta Kurtzigane, Sukarrietako "Ramona" jatetxearen ondoan azken hau, dauden ingureutan aurkitzen dira. Bide hau Erdi Aroan lehorreko komunikabide nagusienetako bat zen Bizkaian.

Errege-bidearen gainean egin zen gaur egungo Gernika-Bermeo errepidea, Busturia mutur batetik bestera zeharkatzen duena. XVIII. mendearen erdialdean ibilbide hau zeukan: San Kristobalgo ermitaren aurren, harizko zubi bat zegoen, Eleizatea Muruetatik nanantzan zuena "divisero de esta anteiglesia con la de Murueta".



Bidea, zubi horretatik abiatuta, Arrizuriagako bidegurutzeraino joaten zen, honako honeetatik igarota: Taberna barria; aldapako leizea; Eskibel etxeko gaztainadiaren angelua; Gorretxadi; Madariaga izeneko etxe bietan zegoen zortasun; Madariagako dorreko bidegurutzea; eskumatik abiatuta Echabarria azecoa izeneko etxerantz joten zuen beste bidegurutze bat; Sagarminaga eta Urkizaren etxeko bidegurutzea; eta, azkenik, Arrizuriagako bidegurutzea.

 

  • Ibilbidea