Txatxarramendiko Itsaskitegiko Itsasgela

Itsasbegiko langosteroa

Pako Ostatuaren Itsaskitegia, "langosteroa" edo "haztegia" moduan ezagunagoa zena, 1930. urtean eraiki zen"behin-behineko aterpetxe" moduan mariskoak bizirik eta fresko iraun zezan, baina 1968. urtean utzi zuen bere jarduera.

2001. urtean, URDAIBAIKO GALTZAGORRIAK taldeak eraikinaren zaharberritzeari ekitea erabaki zuen, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzaren laguntza ekonomikoaz eta Harri eta Lur Baserri Lan laguntza teknikoaz eta hogei bat boluntarioen laguntasunarekin.

Geroago, 2003. urtean, Biodibertsitate Zuzendaritza eta Busturiko Udalarekin batera, erabilpen berri bat ematea erabaki zen eta itsas-gela txikian bihurtu da.

Ingurumen-heziketarako ekipamendu hau, Txatxarramendiko Itsaskitegiko Itsasgela, tradizionaren eta modernitatearen bilgunea izateko nahiarekin jaio da. Tradizioa, itsasoko gauzez orokorrean eta kostaldekoaz konkretuki hitz egiten delako, eta modernitatea, energia berriztagarrien bidez, eguzki energiaren bidez zehatzago izateko, itsaskitegia ariztatzea lortu delako.