Madariaga Dorretxea

Madariaga Dorretxea

Madariaga Dorrea XV. mendea baino lehenago eraiki zen eta bando-gerren garai istilutsu eta nahasia bizi izan zuen, jaurerriko leinu boteretsuen arteko haserre eta gorabeherek lurralde guztian beldurra eta suntsipena zabaldu zutenean.

Atxikirik daukan jauregitxoa XVIII. mendean eraikitakoa da. Zin egiteko Bide-bidean bizkar baten gainean eraikita, itsasadar aldea ere kontrolatzen zuen. Madariaga Dorretxeko eraikin multzoak, laster, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Interpretazio Zentroa hartuko du.

Erlojuaren dorrea zerbitzu-arkitekturaren erakusgarri bikaina da. Madariaga dorretxearen ondoan dago eta neoklasiko estilokoa da. Dorretxeak piramide-enborra dauka eta itsasargiaren itxura du. Antza, dorrearen planoa egin zuenak itsasargiaren arkitektura izan zuen gogoan. Uste danez, Antonio Goikoetxeak marraztu zuen.

Harlanduzko hormak oso sendoak dira. Dorrearen eskailerak Muruetako eleizako eskaileren antzekoak dira; izan ere, biak sasoi berekoak dira. 1852an Juan Jose de Amunategik erlojuan eman zion herriari eta 1857ko irailaren amaieran, Busturiko Udalak omenaldi apal bat egitea erabaki zuen, erlojua ordaindu zuelako eta herriari dohainik eman ziolako.
Madariaga Dorretxea zaharberritu egin da duela gutxi, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxearen egoitza izateko.

  • Informazio gehiago
  • Madariaga Dorretxeari buruz egindako ikasketa arkeologikoa (PDF 1,80MB)