Historia

Jatorriak

Arkeologiak egin dituen aurkikuntzek egiaztatzen dute gure historiaurreko arbasoak, Busturiko Eleizateak hartzen dituen lurretan, bizi izan zirela.

Busturian, Moruzillo koba dago Jose Miguel Barandianek aurkitu zuena, 1924an.

Busturiaren ganeko lehen agiriak XI. Mendekoak dira. Iñigo Lopez eta Toda andreak – Bizkaiko jaun-andreak - Axpeko Santa Maria Monasterioa dohaintzan emon zieten Garcia jaunari – euren laguna eta Arabako apezpikua zena-, 1051ko urtarrilaren 30ean.
 

Monolitoa

Arkeologia

Sorbituaga-Arriatara monolitoa Añetu (367 m) mendiaren Hego magalean kokatzen da, Arriatara eta Sorbituaga baserrien arteko ordeka batean. Zutik dagoen hareharrizko bloke handi bat da eta bere neurriak hauexek dira: 2,12 m-ko altuera, 0,92 m-ko zabalera eta 0,25 m-ko gehienezko lodiera. Goiko aldean eta albo banatan oso hozka bitxi batzuk ditu.

Busturiako zeramika

XIX. mendearen erdialdean Busturian egon zen fabrikarik garrantzitsuena San Mameseko toska-lantegia izan zen. Busturialdean lehengaiona eta dirua zegoenez, zeramika fineko lantegi hori sortu ahal izan zuten.
 

Errege bidea

Foruen zin egiteko bidearen hiru tramuk diraute oraindik ikusteko moduan Busturian.Tramuok Madariagako Dorretxea, Etxebarri eta Kurtzigane, Sukarrietako "Ramona" jatetxearen ondoan azken hau, dauden ingureutan aurkitzen dira. Bide hau Erdi Aroan lehorreko komunikabide nagusienetako bat zen Bizkaian.

Ardo eta arrain ibilbidea

Arraina freskotan, gatzetan, ketuta... kontsumitzen zen Erdi Aroan, eta dietako oinarrizko produkuta zen, arrazoi erlijiosoengatik batez ere. Sardina, bisiguak, sardinzarrak eta bakailaoa ziren penintsula iberikoko barrualdeko merkatuetan egon ohi ziren arrainak.