Pertsonai ospetsuak eta legendak

 

Jose Apraiz Arrospide jauna Busturiako Apraiz Erdikoa
baserrian jaio zen 1726ko irailaren 13an. Mexikora joan zen 16
urterekin eta armadan eman zuen izena eta San Luis de Potosí
probintziako (Mexiko) San Carlos Legioko infanteria kapitaina
izatera heldu zen. Mexikon egin zituen dirutza handien berri
Busturiako egintza ongile eta sozialetarako hil aurretik utzi zituen
zentzuek ematen digute.


Horregatik, XVIII. mendearen bigarren erdian Busturiak izan
duen ongile handientzat har daiteke. Horrela, 1793. urtean, hil baino
zerbait lehentxeago, bere testamentuaren bidez bere aberastasunen
zati bat (4.000 dukat) eman zuen umeei irakasteko, hitzez hitz hau
esaten baitu: “umeek batuketak eta kenketak egiten ikas dezaten”
eta “kristau dotrina, irakurtzen, idazten, josten eta trikotatzen dakien
bertute handiko, zentzudun eta portaera oneko” emakume batek
Busturia, Sukarrieta eta Muruetako umeei hori guztia neskatoei
irakasteko, baina zapatu guztietan fundatzailearen arimaren alde
otoitz eginez eskolan arrosarioa errezatzeko eginbeharrarekin.


Beste 4.000 dukat maisuak euren interesekin irakurtzen,
idazten eta kontatzen ikasteko behar duten papera, luma eta tinta
eman diezazkien eskolara etorri gura dutenei.
1.700 dukat medikuak zain ditzan txiroak, ospitalea eta
Arrizubiaga Erdikoa, Apraiz Erdikoa eta Txirapozu baserriak.
100 dukat, 4 ohe erosteko Altamirako Ospitalerako (gaur
desagertua eta elizaren eta gaurko eskolaren erdian zegoena)
pobreak erabili eta gaixoak oheratzeko.


Axpeko Santa Maria elizari egin zizkion emaitzen artean aipa
daitezke San Luis de Potosiko Katedraletik (Mexiko) ekarritako zilar
urreztaturiko prozesio ekisaindua, kaliza, patena eta koilaratxoa eta
Manuel Txirapozu bere testamentu-betearazle jaunak Sevillan
egiteko agindu zuen estilo platereskoko zilarrez estalitako zurezko
prozesio gurutzea. Prozesio ekisaindua, gurutzea, ekisaindu-kopoia
eta bi kalizak Bilboko Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoan
daude erakusgai.


Mexikotik itzuli zenean, berak eman zuen Axpeko Andre Maria
elizako erretaula nagusiaren erdi-erdian dagoen Guadalupeko
Birjinaren koadroa ere.