Pertsonai ospetsuak eta legendak

 

Jaun Zuriari buruz ezagutzen ditugun lehenengo datuak XIV. eta XV. mendekoak dira. Lehenengo Conde Barcelosek (1288-1346) aipatzen du Livro das linhagens liburuan eta gero Lope Garcia de Salazarrek Crónica de las Siete Casas de Vizcaya y Castilla liburuan.

Conde Barcelosek dio Ingalaterrako erregearen anaia bat Bizkaiko itsasertzetara heldu zela, Jaun hautatu zutela eta Busturian liskar bat izan zuela Asturiaseko Moniño Konde jaunarekin eta bentzutu eta hil egin zuela. Ostera, Lope Garcia de Salarek esaten du Eskoziako erregearen alaba Mundakara etorri zela bere zerbitzariekin, Sugaar* deritzon deabruak haurdun utzi zuela (Joxe Migel Barandiaranen ustez, Sugaar*, Etxeko Jauna, dirudienez, XIV mendeko Bizkaiko deabru hura da) eta Jaun Zuria deitu zioten semea izan zuela.

Bi autore horiek biltzen dute sorrera mito bat izango zena, jaurerri baten sorketa justifikatzen duen kondaira, Jaun Zuria, Bizkaiko lehenengo jaunaren elezaharra.

Bizkaitarrek Leoneko Erregearen armadari aurre egiteko armadaburu hautatu zuten eta Arrigorriagan bentzutu zuen; eta gero Bizkaiko Jaun hautatu zuten Jaun Zuria izenarekin. Oleoz egindako bere argazki bat, XVI. mendekoa, ere badago eta bera da, orobat, Gernikako Juntetxeko zerrendan agertzen den lehenengoa ere.

Jaun Zuria bizi eta hil zen lekuari buruz Busturian oraindik bizirik dauden herri tradizioak Joseba Agirreazkuenaga Zigorragak bildu ditu. Leku hori Torrezarreta izango litzateke, Metxikara (Errigoiti) doan bidetik hur zegoen dorrea.

* Lope Garcia de Salazarek bere “Crónica de siete casas de Vizcaya y Castilla” liburuan (1454) aipatzen duen Sugaar eta Bizkaian Sugaar deritzon etxeko jauna gauza bera dira (Joxe Migel Barandiaranen EUSKAL MITOLOGIA)