Pertsonai ospetsuak eta legendak

 

Manuel Maria Arrotegi Amunategiren erretratua Nicolas Arrotegi Amunategiren erretratua

Nikolas eta Manuel Maria Arrotegi Amunategi anaiak XIX.mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Busturiak izan zituen ongile onenentzat har daitezke.

Nikolas Arrotegik beti izan ditu benetan maite Busturiako txiroak eta eurentzat utzi du bere ondarearen zati handi bat. Zehazki 1872 eta 1877 urteen artean Altamirako ospitale etxea eraiki eta herriari eman zion baliabide ekonomiko nahiko ez zuten elizateko txiroak eta gaixoak bertan bizi zitezen.

Gainera, bere testamentuan xedatu zuen bera eta bere emaztea hiltzen zirenean eurek bizi izan ziren jauregia txiroen eta gaixoen egoitzatzat erabiltzeko, izentzat “Arrotegi Egoitza” jarrita eta horrela gertatu da 1916ko urtarrilaren 1etik gaur arte, baina gaur hirugarren adinekoen egoitza legez. Era berean, 1892an gaurko Arrotegi egoitzatik hur dagoen nesken Axpe auzuneko eskola ere eman zuen.

Manuel Maria Arrotegi, merkataritzako marinako kapitaina, Bizkaiko diputatu ohia eta Gorteetako diputatu ohia, Busturiako ongile handia izan zen. 1886. urtean udalerriari eman zion Axpeko auzunean, Udaletxetik hur, dagoen mutilen eskola.

Busturiako Udalak, bere eskerrona erakusteko, adopziozko seme izendatu zuen 1915ean eta oleoz pintaturiko anaia bataren eta bestearen argazkiak erosi eta Udaletxeko Areto Nagusiko lehentasunezko lekuan ipintzea erabaki zuen, gaur egun bertan daudelarik.