Izapide honen bidez interesdunak udal erakundeari arrazoibideak eta helegiteak aurkeztuko dizkio.
Izaera orokorreko administratuaren bi helegite mota bereiziko ditugu. Gorako helegitea eta aukerako berraztertzeko helegitea. Lehenengoa ebazpenak bide administratiboari bukaera ematen ez dion bitartean aurkeztu daiteke. Hala ere, bide administratiboa agortzean, aukerako berraztertzeko helegitea aurkeztu beharko da.
Bide administratiboari bukaera emateko ekintzak:
- Gorako helegiteen ebazpenak.
- Goiko hierarkiarik ez duten administrazio-organoen ebazpenak, Lege batek kontrakoa agindu ezean
- Administrazio-organoen beste ebazpenak, lege edo araudi xedapen batek agintzen duenean.
- Prozedura amaitzen duten akordioak, itunak, hitzarmenak edo kontratuak.
Bi helegiteak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da administrazio ekintzaren jakinarazpenaren ondoren eta 3 hilabetekoa isiltasun administratiboarengatik ustezko ekintza eman zenetik.