Informazioa
Izapide honen bidez zergen ordainketak atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera egin daiteke.
Zerga-administrazioak zerga-obligaziodunen esku jartzen du aukera hau, beraien egungo egoera ekonomikoak ordainketa galarazten badie hori atzeratzeko edo zatikatzeko aukera eskainiz.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Abalaren dokumentua
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.busturia.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Axpe auzoa, 1 (Andra Mari Eleizaren ondoan), 48350 - Busturian kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Busturia Udaleko telefono honetara: 94 687 00 50.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.