Jaiak eta azokak

 
Uztaileko larunbat batean urtero ospatzen da Euskal Artzain Txakurraren erakusketa monografikoa Ispillueta zelaian. Euskal Artzain Txakurra Euskal Herriko artzain-txakur arraza bakarra da eta Neolitotik gaur egun arte euskal artzainen ezinbesteko tresna eta laguna izan da. Artzainen adiskide honen erakusketak hiru ataletan antolatzen dira: Txakur-Arrazen Erregistroa (RRC), Txakurren Gaitasun Agiria (CAC) eta Euskal Herriko Txapelketa.