Turismoa

 
Artadi Kantauriarraren irudia 

Artadi kantauriarra, hala duen osaketagatik nola hedapenagatik, Busturiko baso naturala da. Baso atlantiko handiak ezabatu egin zirelarik, artadi kantauriarrak Busturiko baso arlo handiak betetzen ditu. Artadiak gehiago ere klima mediterraneoei dagozkien basoak dira, prezipitazio indize baxuagoekin eta tenperatura epelagoekin hazten direnak.


Hala ere, Urdaibaiko estuarioan 5 artadi multzo daude eta Busturiak horietako bi ditu: Atxapunte eta Muruetako Atxa. Multzo bi hauek Altamira-San Bartolomeko lautadako buztin aberatsen pean elkartuta daude, ortu eta belartzetan ageri diren kareharriek erakusten duten moduan.


Beste artadi gune interesgarri batzuk Sandinderen daudenak eta Kurtzigane inguruan ageri dena dira.


Artadi kantauriarra drainatze oneko zoru mehea duten hare-harrizko tontorretan finkatzen da. Hosto iraunkorreko baso mota honen ezaugarri nabarmena bere zoru urrian espezie esberdinek duten lehia eta norgehiagoka da.