Turismoa

 

Aingerubideko hariztia

Aingerubide hariztia, Atxapunte haitzaren barrenean kokatua, Axpe auzoan, azalera gutxiko baina interes naturalistiko handiko esparrua da. Horregatik proposatu zen bere egokitasuna bere natur balioez gozatu eta, era berean, bere kontserbazioa ziurtatzeko. Lan hau, herri honetako auzotarra eta Biologian Doktorea dan Joserra Diez Lopezek burutua izan da.

Hariztiaren egokitasun lanak amaitu ondoren eta inguru honi bai pasealekurako eta baita ere auzotar eta bisitarientzat gozatzeko lekua izateko interesa eman nahian, hariztian zehar bide-zidor bat zedatu zen. Azkenik, eta hariztiaren iparraldean dagoen eraikinak (antzina eskola eta gaur egun udal-biltegia) daukan interes estetiko txikia kontutan izanik, hariztira ematen duen horman horma-irudi bat egitea erabaki zen. Horma-irudi hau Alberto Palomerak, bilbotar artistak, eginikoa da.

Hariztian egindako jarduketak

Alberto Palomerak egindako murala

Muralaren gida