Turismoa

 
Busturiako kokapen mapa 


Urdaibai-k 220 km2 -ko azalera du eta 45000 biztanle bizi dira bertan. Barruan 22 udalerri ditu, eta horietako 11 oso-osorik daude erreserban (Busturia adibidez).


Mugei dagokienez, iparraldean kostaldea du, eta estuarioko sarrera Matxitxako eta Ogoño lurmuturrek eta Izaro uharteak zaintzen dute. Gainerako muga geografikoak Oka ibaiaren arroen banalerroak definitzen ditu, eta hamabi kilometroko zabalerako eta hogeiko luzerako lurraldea inguratzen duten altitude ezberdinek markatuta daude.


 





Nola heldu