Turismoa

 
Mapa de las migraciones de aves

Txoriak dira paduretako faunak duen atalik ikusgarrien eta dotoreena, aldi berean ekosistema horren kontserbazio-mailaren berri ematen diguten bioadirezleak direlarik. Urdaibaiko Biosfera Erresebak 240 txori espezie hartzen ditu bere babespean. Eurotatik 100 espezie ezberdin urte oso baten ikus daitezke paduretan.


Urdaibaiko paduretan ikusten ditugun hegaztiak migratzaileak dira genienak eta, horregatik, urtaro batzuetan baino ezin izaten ditugu ikusi.


Euron migrazio-mugidak zentzu bitan gertatzen dira. Udagoienean eztei osteko migrazioa izaten da, hau da, kumeak egin eta gerokoa. Migrazio honen helburua leku epelak topatzea da, negu hotza pasatzeko.


Horregatik, Iparretik Hegorantz kostaldeko esparru heze guztiak igarotzen dituzte, Europako padura eta hezeguneetan atsedena hartu eta janez, bidaiari berriro indarrez ekin ahal izateko.


Migrazio hau (abuztutik urrira) nabarmenen da, hegazti gazte eta helduek osaturiko taldeak direlako eta zuzenagoan doazelako, honek Urdaibai hegaztion ezinbesteko pausagune bihurtzen duelarik Afrikara daramatzan bidean.


Neguna, Urdaibaiko itsasadarra eta inguruak negua (azarotik otsailera) pasatzeko babesgunetzat aukeratzen duten milaka hegaztien orotariko txorrotxio eta zaratotsaz betetzen dira padurak.


Udaberria etortzean, txoriok kumeak egin ohi dituzten lekuetara itzultzen dira berriro, Europako iparralde eta erdialdera (martxoan eta apirilean).