Urdaibaiko padurak

San Kristobaleko padurak

Padurak naturako biziaren zinezko santutegiak dira eta, koralezko arrezifeekin eta oihan tropikal hezeekin batera, planetako ekosistemarik emankorrentzat daude. Padurak itsasoko eta lehorreko ekosistemen arteko elkargune izateak habitat biotan eta paduretan euretan bizi diren izaki bizidun askoren arteko elkartzea eta elkarreragina aldezten du.


Itsasadarren erdiko tramuetako lautada sedimentarioetan ur gazi eta gezak elkarrekin geldiro eta etengabe nahasteak sortzen ditu padurak.

Mape ibaiak, Okarekin batera, materialak arrastaka eramateko gaitasuna galtzen du eta jada itsasdar bihurturiko ibaiaren hondoan jalkiz doazen lehorretiko sedimentu finak ekartzen ditu.

Itsasoa, berriz, Laidako barran uhinen indarra galduta, estuariora marea eran sartzen da, itsasoko sedimentuak (hondarra) eramanez. Mareak ibaiarekin topo egitean, batak eta besteak daramatzaten materialak eta nutrienteak marearteko guneetan jalkitzen eta sedimentatzen dira eta lokatza osatzen dute, substratu fin eta istiltsua.


 

  • Euskadi, Basque Country
  • Euskalmet
  • Nekatur
  • Turismo Urdaibai

Ondare naturala