Zer bisitatu?

Madariaga Dorretxearen argazkia 

Paregabeko eraikina da, Urdaibaiko estuario osoa begiztatzeko aukera ematen duen puntu geoestrategiko batean kokatua. Ziurrenik XV. mendean eraiki zuten, babes lanetarako dorretxe banderiza gisa.

Alboan duen jauregia XVII. mendean eraiki zuten, bizilekuak hartzeko. Urteek aurrera egin ahala, eta dorretxea nekazaritza jardueretarako erabiltzearekin bat, zabaldu egin ziren eraikineko gelak, etxearen inguruko bost hektareak lantzeaz arduratzen ziren familiak hartzeko.

Erlojuaren Dorrea 1851n eraiki zuen San Bartolomeko biztanle batek, Busturiako herritarrek erabili zezaten.

Madariaga Dorretxea zaharberritu egin da duela gutxi, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa - Madariaga Dorretxearen egoitza izateko.Zentru honen helburua ezagupena sortzea, bultzatzea, eta kudeatzea da, arlo politikoan erabakiak hartu ahal izateko eta gaur egungo gizartea sentikortzeko.

Informazio gehiago