Zer bisitatu?

 

Alarbin Goikoa burdinola

Altamira eta Paresi artean dago. Lehendabizi burdinola izan zen, eta gero errota. Burdinolek XVIII. mendetik aurrera izandako gainbeheraren ondorioz egin beharreko aldaketen adibide ona da.

Seletako burdinola

Harrigarria bada ere, burdinola barruan eztia egiteko instalazio bat dago, Erle Tokia. Ez dira asko gaur egunera arte iraun duten horrelako instalazioak. Mape ibaiaren alboan dago, natura aldetik oso interesgarri den ingurune batean.