Zer bisitatu?

 

Txirapozu jauregia

Busturia. (Altamira auzoa).

Nola heldu:

Busturiako Altamira auzoaren goiko aldean dago. Auzo horretara heltzeko Gernikatik Bermeorako BI-635 errepidea utzi eta Busturiako mugartean sartu besterik ez da egin behar, ezkerretarako saihesbidetik.

Bisiten ordutegia:

Norbanakoen jabetzakoa da jauregi hau. Beraren barrualdera ezin da sartu.

Inguruko beste leku interesgarri batzuk:

(Busturia)

  • Jesus Gurutziltzatuaren
  • Irainlekua.

  • Madariaga dorrea.
  • Amunategi erlojua.
  • Axpeko Andre Maria eliza.
  • Matilde etxaldea.
  • Palmira etxaldea.
  • Txirapozu Jauregia

    Txirapozu oinetxea ez da eraikin liluragarria bakarrik, baita famili leinu nabarmenaren bizitza pribatuaren oroipena ere. Jauregiaren jatorria 1791koa da: Manuel Txirapozuk bere gurasoengandik dohaintzan hartutako etxeari solairu berria jarri zion. Txirapozu busturiarra Mexikon 1769 eta 1789
    bitartean egon zenean dirutza handia egin zuen indianoa izan zen.

    Etxe honen famili bizipenetako historia luzeko bi gertaldi nabarmendu behar dira: Jose Eusebio Txirapozuri eta Jose Maria Uzelairi loturikoak. Jose Eusebio Txirapozuk, Gaspar Bulukuarekin eta Manuel Santosekin batera, Busturiako San Mames loza-fabrika sortu zuen, non izen horretako zeramika famatua egiten zen. Jauregia fabrika horren administrazioegoitza izan zen.

    Beste alde batetik, Jose Maria Uzelai euskal margolari garaikiderik nabarmen eta ospetsuenetakoa izan zen. Etxe honetan 1952 eta 1978 bitartean bizi izan zen eta urte horretan hil zen. Etxea beraren pinturako erreferentzia etengabea izan zen eta beraren lekuek haren sormena bizkortu zuten.

    Txirapozu Jauregiaren fatxadaren argazkia

    Txirapozu jauregiak balio historiko handia du. Txirapozu jauregia landa-egoitza da, eraikitzen 1793an bukatu zena, Gernikako itsasadarra menperatzeko malda leunean eraikia. Hasierako etapako estilo neoklasikoa du. Hori dela eta, aurreko estilo barrokoaren aztarnak agerikoak dira.

    Neoklasizismo hori lehenengo belaunaldia (1777-1814) deiturikoaren barruan sartuta dago, estiloa bereganatzeko eta gusturako hezitzaile berrienaren barruan. Estiloari dagokionez, bertako barrokoaren apainketarik ezeko tradizioak oso oztopatuta dagoen Txirapozuren neoklasizismoak honakook ditu agerpide: konposizioaren banaketa simetrikoa, burudun baoetako lau ardatz eta hiru goiera, eta fatxadaren tratamendu siku, gogor eta hotza, balkoien hegalkin arinak eta harri landuak eragindako entokapenaren kontrasteak bakarrik apurtua. Balkoiek barrokokoek baino askoz neurri txikiagoak dituzte.

    Benetako barrokoa zintzurrezko teilatu-hegalaren errematean ageri da, eta Birjina hartzeko frontoiz errematatutako horma-konkan eta udare eta artaburu korapilodun balkoien diseinuan.

    Barrualdeek, Jose Maria Uzelaik sartutako berrikuntzaren bat alde batera utzita berdintsu kontserbatzen direnek, ez dute aparteko oharrik agertzen. Jauregiak lorategi nabarmena zuen, oso aldatuta dagoena.
    Nabarmentzekoenak geratzen diren altzariak dira: eserlekuak eta eguzki-ordularia.

    Testua: Gorka Pérez de la Peña.