Zer bisitatu?

Kurtzio Baseliza 

Axpe auzoan dago, parrokiatik 50 metrora. Antza denez, hauxe da baselizarik zaharrena, Pareziko Andra Mari ermitaren ostean. Bizkaian egin ziren “humilladero” (kurutze-toki) izeneko baselizen artean, baseliza hau lehenengoa izango da, XVI. mendekoa. Mota honetako baselizak herriaren sarreran altxatzen zituen, eleizatik hurbil.

Ehorzketetan, gorpua eleizara eraman aurretik, Kurtzio baselizara eramaten zuten, eta bertan gorpu-aurreko meza ere egiten zuten. Baseliza ireki hau Bizkaian Kristo Gurutzutuari buruz dauden irudirik onena du; XVI. mendearen erdialdeko tailu errenazentista.

Baselizaren planta angeluzuzena da (6,25 x 5,75 m.). Absidea harlanduzkoa da, eta horren ostean harri-alandua dauka. Estalkia egiteko teilak eta egurra erabili zituen; hiru maldakoa da. Sarrerak harrizko zutabe bi ditu albo bakoitzean, eta horien gainean apaindutako kapitelak eta burdin hezia. Beheganea, osterantzekoen lakoa da: harri zabalakaz eginda dago. Arkupea
baselizaren luzera du. Oinean dago, hare-harrizko sei zutaberen gainean.

Jaia irailaren 14an izaten da, Kurutze Santuaren Gorespen egunean.