Zer bisitatu?

San Bartolomeko Baseliza 

San Bartolome auzoan dago, Axpe auzora doan herriko errepidearen ondoan eta Gernika-Bermeo errepidetik 300 bat metrotara. Egungo eraikina ez da aspaldi toki berean zegoen bera, 1794. urtean eraiki zen oinplano berriko baseliza baizik. San Kristobalen baselizak bezala, antzinako baselizak bi deitura zituen eta San Bartolome zein Magdalenaren izenpekoa zen.

Oinplanta angeluzuzena du, 11,80 x 6,70 metrokoa. Kanpoaldetik ageriko harri-hormako murruak eta harlanduzko ertzak ikus daitezke.

Teilatuak bi zertxak eutsitako lau isurialde ditu. Ateburuko dobeletan 1974 zenbakia grabatuta dago, baseliza eraikitzen amaitu zuten urtearen adierazle. Alboetako leihoek ere leihoburuak dituzte. Baselizaren inguruko zoladura harlauzazkoa da. Elizpeak fusta lauko bi zutabe ditu eta bakoitza hareharrizko bloke bakar batekin eraiki zen. Gainera, itxura zuzen-zuzena eman beharrean, bi metarrien erdialdeak pixka bat zabalagoak egin zituzten. Sarrerako ur bedeinkatuaren ontzia kareharri gogor eta ilunez eginda dago, atearen inguruko harlandua bezalaxe. Teilatua, ordea, zurezkoa da.

Gaur egun arte gorde diren irudietan San Bartolome, Magdalena eta San Agustin agertzen dira. Baseliza 1980an zaharberritu zen herritarren laguntzari esker.

Auzoko jai nagusia abuztuaren 24an ospatzen da, San Bartolomeren egunean. Erromeriari hasiera eman aurretik meza abestua ospatzen da.