Zer bisitatu?

 

San Mames baseliza Kantale inguruan (Axpe auzoan) Matategi baserriaren ondoan dago; oraingo Itsas Begi – Busturia tren geltokitik hurbil. Beste baselizak legez, XVII. mendean bazegoen. Mende horretako Fabrika Liburuan baseliza hau agertzen da kontuen atalean. Eleiz-kabildoak prozesioak antolatzen zituen urtero, 1755ean Udalarekin adostuta betetzeko, prozesio horiek San Mames baselizatik igarotzen ziren. Dirudienez, 1790eko hamarkadaren hasieran ez zen mezarik egiten; gainera aspaldi zen mezarik egiten ez zela. Izan ere, 1793ko bista-autoaren arabera baseliza oso egoera txarrean zegoen.


San Mames baselizan debekatuta zegoen eleiz-otoitzik egitea, Francisco Mateo Aguiriano jaunak, eleizbarrutiko prelatuak, horrelaxe agindu zuelako. Geroago, baseliza bota egin zuten, horrela dago jasota 1795eko Fabrika Liburuaren “Data” azalpenean.


Bisita-auto hori esker, badakigu 1793an beste hiru baseliza zeudela. Muruetaren eskumenen barruan zeuden arren, Axpeko Santa Maria parrokiarenak ziren: San Martín, Murueta Andra Mari, eta Erremedioko Ama Birjina. Baseliza horiek desagertu egin dira.