Zer bisitatu?

 

Andre Maria eliza Axpe auzoko mendebaldeko mugan dago. Kanpoan nekropolis bat aurkitu izana eta kokagune hori dela eta, zenbait historialarik Izpeko (Haizpea) Andre Maria elizaren ondorengo-titulua eskatu zuten egungo eraikinarentzat. Ez dakigu zergatik berriztatu zen osorik. Haren burutzapenerako datarik fidagarriena XVI. mendea da. Elizaren barrua nabe batek egituratzen du, gurutzeria-gangak errematatuta. Nabeak agerian uzten ditu gotiko berantiarreko formak. Baina Hegoaldera irekitako portada da tenpluaren kronologia argienik agerrarazten duena, Errege Katolikoena deitu izan den estiloa gogorarazten baitigu. Tenpluaren barruko arkitektura koru batez osatu da, eta horrez gain, kapera bat ere badu, Errosarioko Ama Birjinaren erretaula eta San Antonen eta San Joan Bataiatzailearen tailak dituena.

Axpeko Santa Maria eleiza

Sarbidea

Gernikatik Bermeorako errepidetik, Axpe auzoko lehenengo etxeetara helduta, ezkerretarako saihesbideak oro parroki tenpluraino doaz. Saihesbide eta sarbide seinaleztatuak.

Informazio gehiago

Informazio interesgarria

- Balizko arkeologia guneen izendapena

- Axpeko eleizaren inguru egindako indusketak

- Euskal kultura ondarearen zerrendan ondasun gisa inskripzioa

- Axpeko andra mari eleiza inguruaren egindako arkeologi esku-harmena

- Eleizaren altzariak