Alkatearen mezua

Busturiko alkatesaren argazkiaBusturiatik ongietorririk beroena ematen dizuet www.busturia.org helbideko Udalaren webgunera. Gune honen bitartez,  Busturiari buruzko informazio oro gure udalerriko herritar eta bisitari guztien eskura jarri nahi dugu.

Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko dituzue udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea.

Horrez gain, webgune honen bitartez Busturiako biztanleek euren izapideak telematikoki egiteko aukera dute.

Gure asmoa da edozein pertsonari edonoiz eta edonon gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erraztea.

Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta herriaz gurekin gozatzera gonbidatzen zaituztet

Agur bero bat,

Miren Fatima Malaxetxebarria Nebreda
Busturiko alkatesa