Agenda 21

Tokiko Agenda 21 Udal Plan Estrategikoa garatzeko dokumentua da. Udalerriko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikak integratzen ditu irizpide jasangarriak erabiliz. Ekimen hau ordezkari politikoen, udaleko langile teknikoen, tarteko eragileen eta hiritarren parte-hartzearen eta adostutako erabakien emaitza da.

Kudeaketa-tresna hau ez da loteslea eta “XXI. Mendean Garapen Jasangarria izateko Programa Orokorretik” sortu zen. Aipatutako programa “Ingurumenari eta Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren” (Rio de Janeiro, 1992ko ekaina) esparruan kokatuta dago.

Programa honek (Programa 21 izenez ere ezaguna), ingurumen politika global eta mundiala modu egituratuan eta programatuan garatzeko oinarriak zehazten ditu, eta tokiko edo eskualdeko erakundeek hasi eta sustatu beharko dute.

Programa 21eko 28. kapituluan Tokiko Agenda 21 gauzatzeko eskaera egiten zaie tokiko agintariei. Erantzukizun partekatuaren eta lankidetzaren printzipioa betetzea oinarrizkoa denez toki-mailan Garapen Jasangarrirako estrategiak ezartzeko, tokiko agintariei bi jarduera nagusi galdatzen zaizkie Tokiko Agenda 21 onartzeko: batetik, adostasuna bilatzea; bestetik, hiritarrekin, hiri-erakundeekin, enpresa-erakundeekin, tokiko industriekin eta enpresa pribatuekin elkarrizketari ekitea.

Aktibatu

  • Aktibatu

Albisteak

RSS iturria ikusi