Kirola

Busturiko herriak adin guztietako pertsonentzako egokiak diren instalazio eta kirol ekintza eskaintza ugaria du. Eskaintza horretako ekintza programetan baldintza fisikoen eta kirol lehiaketen hobetzeari zuzendutako irakaspenak daude barne.  Programa horien osagarri gisa, Tokiko Kirol Elkarteek  antolatzen dituzten eta Udaletxeak sustatu eta bultzatzen dituen  jarduera hezigarriak ere aurki daitezke.

Busturiako Udaletxeak Gernika Lumo eta Bermeoko Kirol Patronatuekin du hitzarmen bana. Bertan, bi herrietako Udal kiroldegietako instalazioak tokiko herritarrek dituzten  baldintza berdinetan erabiltzeko akordioa ezartzen da.